Gela bakoitzak zuen gustoko den musika aukeratuko duzue eta institutoak atsedenaldietan guztiontzat jarriko du.
1 dbh, 2 dbh, 3 dbh eta 4 dbh.
Irakasleak badute ere beraien astea (bi egunetakoa)
Nola egingo dugu:
Ikasle bakoitzak bere gustokoa den euskal musika* aukeratuko du eta bere ordezkariari emango dio pendrive batean sartuta aukeratu duen abestia, (bakoitzeko abesti bat edo birekin nahiko izango da), ordezkariak igearen gelara edo idazkaritzara ekarriko ditu pendrive-ak zein gelatakoak diren esanez.
Igeak gela bakoitzeko cd bat egingo du, abestien ordena harreraren araberakoa izanik. Guztira 15 cd izango ditugu (cd bat gela bakoitzeko).
Datorren astetik kurtso amaierara arte
Gela bakoitzak aste batean zehar bere gustoko abestiak jartzeko aukera izango du, eta ordena zozketaren bidez egingo dugu.
Astelehenetan atarian jarriko dugu gela eta abestien zerrenda, ikastetxe guztiak jakin dezan zer dagoen entzuten eta nork aukeratu duen.
Euskal musika: euskal herriko taldeen musika, euskeraz dagoena, euskal herria edo euskara gai dutenak…
Zuen artean talde berririk ezagutzen baduzue (lagunak, anai-arrebak…) maketak ere jartzeko aukera dugu.
*Adibidez: esne beltza, berri txarrak, gatibu, fito … zuek nahi duzuen taldea edo estiloa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario