Kategoriak:
1.- 1 eta 2 dbh eta aula egonkorra.
Egiteko modua: plastika eta teknologiako irakasleek beraien klaseetan azalduko diete ikasleei eta klase bakoitzak ikasle guztion artean egindako kartel bat aurkeztuko du.
Gaia: gabonak
2.- 3 eta 4 dbh.
Egiteko modua: plastika eta artizautzako irakasleen laguntzaz (tutoretzan) eta klase bakoitzak ikasle guztion artean egindako kartel bat aurkeztuko du.
Gaia: ihauteriak
3.- 1 eta 2 batxilergoa.
Egiteko modua: tutoreek aurkeztuko diete beraien ikasleei eta klase bakoitzak ikasle guztion artean egindako kartel bat aurkeztuko du.
Gaia: gure institutoaren 25 urteurrena.
Aurkezpena: jpg formatoan eta din-a3 tamainako kartela. Izenburua atzean. Sobre itxi batean gelaren datuak, eta kanpotik kurtsoa (ez gela) eta izenburua, igearen gelan edota idazkaritzan entregatu.
Aurkezteko epea: urriko 24 tik urrko 28 ra.
Epaimahaia:
1 eta 2 dbhko irabazlea 3 eta 4 dbhko ikasleek aukeratuko dute
3 eta 4 dbhko irabazlea 1 eta 2 batxilergoko ikasleek aukeratuko dute.
1 eta 2 batxilergoko irabazlea 1 eta 2 dbhko eta aula egonkorreko ikasleek aukeratuko dute.
Puntuaketa sistema: gela bakoitzak epaitu behar duen kategoriako kartel guztiak ikusiko ditu eta ondoko puntuazioak emango ditu: (1,2,3,4,5,6,8,10). Behin puntuazioak dituztenean ordezkariak igearen gelara eramango ditu azaroko 2 tik azaroko 9 ra, puntuazio guztien gehiketa egin ondoren blogean argitaratuko dugu kategoria bakoitzaren irabazlea azaroak 10 ean.
Berdinketa egotekotan zuzendaritzak aukeratuko luke irabazlea.
Sariak: kategoria bakoitzean gela irabazleak multiabentura txangoa irabaziko du.
Irabazleak: blogean argitaratuko ditugu sari banaketaren aurreko egunean
Ospakizuna: jostaldian sari banaketa. 1 eta 2 kategoriako irabazleentzat beheko zentruan ospatuko dugu eta 3 kategoriakoak goian. Sarreran eskegiko ditugukartel irabazleak bai goiko bai beheko zentruetan .
No hay comentarios:
Publicar un comentario