Gure posta elektronikoa - Nuestro correo electrónico: ampabarandiaran@gmail.com

2017/03/28

Korrika 2017. Animatu eta parte hartu!!!

Azkenean euriagatik "Korrika Txiki" astelehena 3an izango da.
Finalmente por las condiciones climáticas la "Korrika Txiki" será el lunes 3.
-------
El viernes 31 será la Korrika Txikia , en la que tomarán parte los profesores y los estudiantes de Barandiaran Institutua, y nos invitan a los padres y madres a participar.

Martxoaren 31n ostiralean Korrika Txikia izango da. Beheko eta Goiko ikastetxekook parte hartuko dugu eta gurasoak ere parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Entre otras actividades, los alumnos de Goikoa han grabado un video.

Hemen daukazue lotura: KORRIKA 20 BARANDIARAN



Leioako Barandiaran BHI-ko ikasle, irakasle eta gurasook bat egin nahi dugu korrikarekin euskararen aldeko jarrerak sendotzeko, erabilera areagotzen laguntzeko eta komunitate sentimendua zabaltzeko aukera bikaina delako.

Ostiralean martxoaren 31n, Leioako ikastetxeen Korrika Txikian parte hartuko dugu. Goizeko 10:10ean lekukoa hartuko dugu Santsoenan, institutu ondoko biribilgunean, eta 10:35ean Sakoneta kiroldegiaren aurrean. Korrika Txikiaren amaiera gure institutuko patioan bukatuko da 11:30etan eta ondoren ordubeteko zuzeneko musika emanaldia izango dugu.

KORRIKA bera ostegunean apirilaren 6an goizaldeko 3:20an helduko da Leioara. Ohi bezala kilometro erdia egingo dugu gure herriaren erdigunetik. Ikasle eta irakasle batzuk bezperan, asteazkenean gabaz elkartuko gara beheko institutuan elkarrekin afaltzeko eta itxaronaldia jolas jarduerekin betetzeko.

Korrikaren antolatzailea den AEK-ri institutuko kide guztion izenean gure diru ekarpena emateko, euro bateko laguntza bonoak argitaratu ditugu. Euro bana jarriz, aise lortuko dugu kilometroa ordaintzeko diru kopurua!

Korrika Txikia eta Korrikaren hitzorduak ondo apuntatu eta parte hartu gurekin!


KORRIKA TXIKIA

OSTIRALEAN martxoak 31 de marzo VIERNES


10:00
Askartza
Askartzako patioan
10:05
Ostalaritza Eskola
Barandiaran ondoko biribilgunean
10:10
Barandiaran Goikoa
Barandiaran ondoko biribilgunean
10:20
Txomin Arestiko HH
Mendibile eskola zaharrean
10:25
Txomin Aresti LH
Iturribideko farmaziaren izkinean
10:30
Txomin Aresti LH
Telepizzan
10:35
Barandiaran Bekoa
Sakonetan
10:40
Mesedeetako Amak
Aldapabarrenan (ikastetxearen parean)
10:45
Altzaga Ikastola
Ondizko sarreran
10:50
Betiko Ikastola HH
Ondizko Ur Biltegian
10:55
Artatza
Ikastetxe gaineko aparkalekuan
11:05
San Bartolome
Suhiltzaileen egoitzan
11:10
Betiko Ikastola LH
Lekuederreko parkean
11:15
Betiko Ikastola DBH
Mulligans tabernan
11:30
AMAIERA
Barandiaran Bekoako patioan





No hay comentarios:

Publicar un comentario