Leioako udalak Aldundiari Institutuko lursailetik 3000 metro kuadroko zatia eman dio.
Gaur egun bi eraikuntzatan dauden DBH, batxilergo eta ikasketa zikloko ikasleek bakar batean biltzea Leioak aspaldi duen aldarrikapena da.
Lursoruaren jabea, Leioako udala eta sustatzailea “Delegacion de Educación”ek konponbide ezberdinen artean nahastuta eduki gaituzte 10 urtez. Duela gutxi, zorionez, behin betikoa ematen zuen akordio batetara heldu ginen.
Barandiaran Goikoa (Santzoena auzoan) handitzen duen eraikina egingo da, gaur egun 17000 metro kuadro dituen lursoru batean.
Aurtengo azaroan, udalak Aldundiari lursoru honen herena eman zion (aparkaleku eta jolas esparruari dagozkion 6000 metro koadro) Leioako unibertsitateko kanpusa inguratzen duen ibilbide berria osatzeko, rotonda bat eta “errepide” berri bat egiteko, institutua eta hezkuntza saila jakinaren gainean ipini gabe.
Udala, Aldundia eta hezkuntza sailaren arteko zenbait bileren ondorioz egitasmo berri bat sortu da. Aldundiak 3000 metro koadroko lekua emango dio Institutuari (Kendu diotenaren erdia dena eta gainera oso aldapatsua).
Honen ondorioak oso larriak dira institutuko antolaketa egokia lortu ahal izateko.
1. Leioak hazkunde demografikoa eduki arren, Institutuko lursaila txikituko da.
2. Eraikin berria egiteko gastua areagotuko da lur-eremu aldapatsu batetan egin behar delako.
3. Lursaila errepide eta ebakitako baso zatiez inguratuta utziko dute etorkizuneko handitze aukera eragotziz.
4. Orain dauden berdeguneak kendu eta aisialdirako lekurik ez duen zentrua egingo dute
5. Aparkatzeko lekuak gutxituko dira nahiz eta bat-egitearekin irakasle eta PAS kopurua handitu.
6. Eta amaiera gisa, hain hurbil egongo denez, zarata eta arriskua besterik sortzen ez duen rotonda eta errepidea egingo dute.
Izenpetu dugun Elkarteak eta ordezkariek prozesu honetan erakundeen aldeko sentsibilitate falta nabaria somatu dugu, ongizate-estatuaren oinarria den hezkuntza publikoaren eta gure herriko eskaeraren kontra.
Errepide bat egiteko Barandiaran institutuko lursail harrigarri horren ematearen erabakiak eta OOG eta IGEko batzordeak alde batera utziz, udalak egin duen kudeaketak agerian utzi du udalaren sentsibilitate eza edozein gizarteren garapenerako beharrezkoa den kalitate hezkuntza sistemaren aurrean.
Guzti horren ondorioz eta errepide berriko lanekin hasteko azkartasuna ikusiz: lursailarekin gure erabateko desadostasuna adierazteaz gain, partaide diren intituzioei, bereziki Leioako udalari, erabakia berriz hausnartzea eskatzen diegu, Leioako ikasleen hezkuntza publiko egokia edukitzeko eskubidea bermatzeko beharrezkoa den azpiegitura eskeiniz inguruko zentru pribatuek dituzten baldintza beretan.
Bitartean, argumentu hauen babesean, komunikazio, salaketa eta mobilizazio prozesuari hasiera eman nahi diogu, elkarte, talde politiko eta Leioako herri guztia gurekin egotera gonbidatuz.
Leioan, 2001ko Azaroaren 21ean.
Sinatzen dute:
Ikasleen Guraso Elkartea – Asociación de Padres y Madres Instituto JM Barandiaran
OOG Instituto JM Barandiaran
Altzaga ikastolako IGE
San Bartolome ikastetxeko IGE
Artaza-Romo ikastetxeko IGE
No hay comentarios:
Publicar un comentario