Gure posta elektronikoa - Nuestro correo electrónico: ampabarandiaran@gmail.com

2011/10/04

2011-12 ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerak.


BATUKADA 
Astean egun bat (13:00 – 14:00)

Kurtsoa, Katu Buru taldeak emango du.
Perkusio tailerraren helburuak:
· Gorputz heziketa: Mugimendua sortu, mugimenduaren bitartez expresatu, inpultsoen kontrola, autokontrola,koordinazioa.
· Garapen intelektuala: Borondatea aginteetara moldatzea, atentzioa eta oroimena lantzea: gure muskuluen eta gorputzaren ahalmenaren kontzientzia ezagutzea, erantzun jakin sendoa, ekimena eta lan sortzaile kolektiboa izatea.
· Garapen Musikala: soinu kontzientzia, seino musikalen ulermen eta ekintza: Brasileko perkusio teknikak eta beraien erritmoak, ikaslearen garapena perkusio orkestan.

Ikasle kopurua: 8tik 15era.


Prezioa: 10 euro hilabetero.

ESKALADA
Astean egun bat (13:00 – 14:00)

Kurtsoa, Leioa mendi taldeak emango du.
Leioako polikiroldegiko Bulderrean egingo dugu.
Eskalada kurtsoaren helburuak:

Oinarrizko Zihurtasun eta progresio teknikak ikasiko dituzte, rokodromo eta eskola naturaletan kirol eskalada egiteko prestatzen ditu. Materialaren ezagutza, oinarrizko keinu teknika.

Ikasle kopurua: 8tik 12ra
Prezioa: 10 euro hilabetero.

MEKANOGRAFIA
Astean egun bat (13:00 – 14:00)

Kurtsoa Leyre Iturricastillok emango du.
Institutoko informatika gelan egingo dugu.
Mekanografia kurtsoaren helburuak:

Akademia tradizionaletan erabiltzen duten metodoaren bidez, zihurtasuna eta arintasuna lortuko dute ordenagailua erabiltzerakoan.

Ikasle kopurua: 6tik 11ra
Prezioa: 10 euro hilabetero.


FUTBITO
Astean bi egun (16:00 – 17:00)

Kurtsoa Leioako Futbito taldeak emango du.
Institutoko patioan egingo dugu.
Futbito kurtsoaren helburuak:

Futbitoko oinarrizko koordinazio-gaitasunak garatzea, atezain edota jokalari eremuan. Talde jokoa landu bai eraso eta defentsan ere. Espazio-denbora gaitasuna garatu zentzumen-mugimendu koordinazioa hobetzeko. Keinu eta erreakzio abiadura baloi eta baloirik gabe.
Futbolarien orinarrizko arauak ezagutzea jokoan aplikatzeko gai izateko. Oinarrizko hiztegia ezagutzea: Eraso,Kontraeraso, defentsa zona etabar…
Jokoa emaitzaren gainetik helburutzat harturik taldekideen elkarlana eta erlazioa baloratu, aurkarien, taldekideen, epaileen edo ikusleen ekintza desegokiak arrazionalki jasotzea eta onartzea. Partiduen aurretik, barne edota ondoren kirol ohiturak lantzea eta erabiltzea.

Ikasle kopurua: 8tik 15ra
Prezioa: 15 euro hilabetero.


Eskolaz kanpoko jarduera hauetarako izena emateko epea urriaren 6an (Osteguna) amaituko da.
Beraz, ostiralean jakingo duzue taldea osatu den ala ez, jarduera zer egunetan hasiko den, etab.
Atsegingo dituzuela espero dugu,

Apuntatzeko idazkaritzan eman papera. (Zalantzak badituzue 662487725 zenbakira deitu)


No hay comentarios:

Publicar un comentario